XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- 18:35 dira. Gizonezko adineko bat, sarrera nagusitik zehar, epistola alderuntz, sartzen da, eta Amabirjinaren kapilara joan da.

Orain, berriz, belauniko denbora guztian egon den burukodun (gazezko moratuzkoa) emakume hori kaleratzen da, epistola aldetikako sarrera nagusitik zehar.

Bere ondoren ateratzen naiz, geroxeago, burukorik kentzen duen ala ez ikustearren.

Ni ate nagusi aurrera ordurako, delako emakumezkoa ebanjelio aldetikako bide ertzera iritxia zegoen, bide ikur poste baten ondoan (bide zentzua debekatzen duen horietariko baten ondoan, alegia).

Eta, nire poztasunaz, burukoa kendua zuela konprobatu dut.

Han gelditu da, zutik geldi, ni bersartu naizenean elizan.

Agurra aldia. Apezak, iadanik jende piska bat kaleratzen hasia zelarik, abestu egin behar dugula esan digu, eta abesti hau bota digu .

Zutik, jendea abesten ari da, apez mezaemailearen gidaritzapean.

Jende gehiena, berehalaxe kaleratzen da.

Ni sarrera nagusitik zehar kaleratzen direnei begira, beha nago.

Batzuek, ez askorek, urbedeinkatua hartzen dute eta gurutze haundia egiten dute burua eta bihotz pare bitartean.

Meza amaitzean, 18:37 dira.

Elizan ebanjelio aldetik 14 bat lagun eta bestakaldetik zerbait gutxixeago gelditzen direla ikusten dut.

Orain beste emakumezko berri bat, heldu-heldua, mantalina beltza buru gainean duela erreparatzen dut, Amabirjinarengana dihoala.